Bisitari estimatua
Ondo etorri
Kaixo bisitari, zatoz eta gelditu. Ibili geldiro, astiro, lasai. Sobaika zure etxea da eta etxe ingurua arnas gune aproposa duzu: begiratu eta ikusi, ibili eta sentitu.
Leku onera heldu zara.
…hemen gara Maddalen eta Imanol…
Atseginez hartuko zaitugu eta gure ezagutzaz lagunduko dizugu zure egonaldian.
zer eskaintzen dugu
Egonaldi borobila
Sobaikak eskainiko dizu kokaleku primerakoa atsedenerako, eguzkia-hartzeko, kantauriko itsasertza ezagutzeko, bainurako, natur eta kirol jardueren aisialdirako, egunerokotik aldentzeko, isiltasuna bilatzeko, familian ala modu intimoagoan bidaiatzeko, …
1
Lekua
Leku sanoa da gurea atsedenerako primerakoa.
Isiltasuna izango duzu.
Etxeak badu egongela zabal bat eta jardina jendearekin topo egin nahi izanez gero.
2
Erosotasuna
Landetxe honen eraikuntza prozesuan asko-asko zaindu da efizientzia energetikoaren alderdia.
Horrela ba, passive-house etxea da gurea. Haize-berritze indartuak eta gune argitsuek barruko estantziak konfort handiko gune bilakatzen ditu.
3
Egitekoak
Munduko txoko honetan hazi izanak, ingurune fisikoaren eta bertako herrietako ohitura, jai eta sekretuen jakitun bilakatu gaitu.
Ezagutu Euska Herria. Urdaibai, Ibarrangelu, Ogoño, Atxarre, Armendu,Laga, Laida.
zer egin dezakezu
Sobaika landetxea oinarrizko kanpamendu
Planifikatuta edo gabe, egun-pasa lasaia edota kirol jarduera potentea, mendia ala hondartza. Kalea ala bide galdu bat. Garraio publikoa baliatuz, oinez, bizikletaz. Sobaika da abiapuntua eta helmuga.
Bizi
Sentitu oro
Jator
Begirunez jokatu
Iraun
Izan eko
Kirol jardueren oporraldia.
Zer duzu gustuko: bizikleta ala trail runnig a, surfa ala esku pilota?
Palak eta pilota behar badituzu galdetu Imanolengatik…
Herri kirolak ezagutzen dituzu? Soka tira, txokor batzea, trontza eta aizkora. Harria jasotzeko gai zara ? Txingak ?
Buzeoa, arrantza, kanoak, eskalada.
MB, Gravela, footinga, traila. Gure mapa eta proposamenak atsegingo dituzu.
Euskal Herria ezagutuz.
Ibarrangelutik Gernikara eta Lekeitiora zuzentzen da bidea. Batean ezagutuko dugu baserri mundua eta bestean aldiz itsas portua. Autobusez 15′ batera zein bestera. Erdi bidean Ea, Bedaru, Arteaga eta Kortezubi, baserriz baserri. Pauso batera Elantxobe, etorri eta ezagutzea hobe!
Euskal Herria ez da horren zabala eta egun pasa egiteko ez duzu urrun edozein jo-muga.
Nahia García
“Que bien se está cuando se está bien. Magnifica casa, lugar y explendido el trato.””
TESTIGANTZAK
Bisitarien esanak
Antoine Foix
“Que gran sorpresa ha sido Sobaika landetxea, muy recomendable. Volveremos.”
Zatoz Sobaikara !
Atseginez hartuko zaitugu
Nortzuk gara
Txakartegi Urizar, Maddalen
ETXEKOA
Medikua. Lur, Bernat eta Katixaren ama. Sobaikako irribarrerik eztiena. Denbora apur bat ateratzen duenero jostea atsegin du.
maddalen@sobaika.eus
Goñi Aranburu,
Imanol
etxekoa
Kartografoa. Sendo Ingenieria S.L.
Lur, Bernat eta Katixaren aita. Denbora apur bat ateratzen duenero mendian korrika egitea ategin du.
imanol@sobaika.eus
gure bloga
Azken sarrerak
Atal honetan intereseko zaizkigun kontu eta gora-beharak idatziko ditugu
Kaixo Mundua !
Lurra gara, ura gara ! aldagarria egoera berrietara, moldagarria[…]