Lurra gara, ura gara ! aldagarria egoera berrietara, moldagarria zailtasunen gainditzeko. Ez inoren agindupean bai norberaren baitatik abiatuta. Aztertu, begiztatu eta ekin eraikitzeari, berritzeari.
Bazen behin Sobaika baserria, Ibarrangelun, lau mendetan zehar izan zena bizitoki, lantoki, bere ortu eta korta bere egur eta harri bizidunen euskarri.
Beranduago izan zen Txakolindegi, non hainbatek ase zuen gose eta egarri, izan zen topaleku eta umeen jolasleku, zenbaiten urtebeteze festetan.
Ondoren heldu zen artista bat, azken honek egin zizkion moldaketa hainbat. Zahar zegoen ordea Sobaika, zahar eta ezagun gaitz.
Egoera horretan zela, 2020ean jende berriak heldu ziren, eta bizpairu urtetan jasan du kolpetik berritu duen ekinaldia. Goitik behera, albotik albora konpondu eta beste menderen bat iraungo duelakoan egokitu dugu. Horrela imajinatzen genuen.
Inguru hauetan hazi garen familia bat gara. Esan beharrik ez dago leku sano batean gaudela Urdaibai ertzean, Lekeitio eta Gernika artean erdiz-erdi, Ibarrangelu deitzen den herrian.
Ekologiak, paisaiak, osasunak, bizitzak ardura digu. Iraunkorra izango den etxea atondu dugu eta bizitza ere halakoa nahi dugu. Zer esanik ez turismoa ere halakoa aldarrikatzen da: ekoturismoa, iraunkorra. Erlaxatzera zatoz, ezagutzera zatoz, oinez ibiltzera, bizikletaz, igeri egitera, arrantzatzera…lasai eta begirunez !
No responses yet